Familia
Familia egoera zail bat bizitzen ari zara?
Unerik zailenetan, ezinbestekoa da alboan enpatiaz lagunduko zaituen norbait izatea.
Familiarekin lotutako prozesuak — banaketak, dibortzioak, kustodiak, pentsioak, behin-behineko neurriak, neurrien aldaketak eta irabazpidezko sozietatearen likidazioak — egoera konplexuak eta emozionalki delikatuak izan ohi dira. Baina banatzeak ez du esan nahi dena hautsi behar denik. Berriz hastea esan nahi du, babes legalarekin eta emozionalarekin.
EMA Abokatuaken ulertzen dugu egoera eta tramite hauei aurre egiteak dakarren zailtasuna.
Horregatik, kasu bakoitza ahalik eta sentsibilitate eta errespetu handienarekin kudeatzen dugu, betiere norberaren eta familiaren ongizatea lehenetsiz. Zure eskubideak eta gehien maite dituzunenak babesteko aholkuak ematen dizkizugu, bidea erraztuko duten irtenbide zuzen eta praktikoak bilatuz.
Ez zaude bakarrik.
Izan konfidantza gugan, profesionaltasunez eta gertutasunez lagunduko dizugu.