Servicios

Todos los servicios

Bankuko erreklamazioak

Hainbat urtez, pertsona askok banku-kontratuak sinatu dituzte abusuzko klausulekin edo produktu konplexuekin, informazio guztia izan gabe.

EMA Abokatuaken zure interesak defendatzen ditugu banketxe eta finantza-erakundeen aurrean. Zure kasua aztertu eta dagokizuna erreklamatuko dugu, lehenik adostasunaren bidetik, eta ondoren, beharrezko bada, bide judizialetik.

Zure dirua berreskuratzen lagunduko dizugu ondorengo kasuetan:

  • Zoru-klausulak: gaizki azaldutako hipoteka batengatik soberan ordaindu zenuena berreskuratzen dugu.
  • Hipoteka-gastuak: zure gain hartu behar ez zenituen gastuak erreklamatzen ditugu (notariotza, erregistroa, gestoria, tasazioa…).
  • IRPH: askotan garestiagoa zen indize alternatibo hau erreklamatu dezakezun aztertuko dugu.
  • Revolving txartelak: abusuzko interes tipoak berrikusten ditugu eta zorpetzearen aurka borrokatzen dugu.
  • Bidegabeko komisioak: inoiz azaldu ez zizutena berreskuratzen lagunduko dizugu.

Guztiaz arduratuko gara: dokumentuak berrikusi, bankuaren aurrean erreklamazioa aurkeztu, epaitegian demanda aurkeztu, prozesu osoan zehar ordezkatuz eta azken epaia lortuz.

Bankuak marra gorriak zeharkatzen baditu, planto egin dezakezu. 

Ekingo diogu?