EMA Abokatuen webguneko eta sare sozialetako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa eta Pribatutasun Politika
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak EMA Abokatuen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, EMA Abokatuen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
EMA Abokatuak enpresan egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
Las finalidades de los tratamientos de datos que se pueden producir en EMA Abokatuak son:
- Webgunearen erabiltzaileak
Helburua: EMA Abokatuak enpresaren zerbitzuen inguruan berri ematea.
Oinarri juridikioa: EMA Abokatuen legezko interesa (RGPD art. 6.1.f) bere jardueren berri emateko.
Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirrugarrenei datuak ematea, egindako iritziak eta balorazioak argitaratzea edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak”.
- Informazio eskaleak
Helburua: EMA Abokatuak eta pertsona interesdun eta erlazionatuen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea; baita eskaerei erantzutea ere.
Oinarri juridikioa: Interesdunaren adostasuna (RGPD art. 6.1.a), bere datuak helburu horiekin ematen dituenean, kontakturako formularioak edo antzekoak betez eta pribatutasun-politika onartzeko laukiak aktibatuz.
Balizko Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirrugarrenei datuak ematea.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak”.
- Webgunearen erabiltzaileak – Analitika eta Cookieak
Helburua: EWebgunearen erabilera kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: EMA Abokatuen interes legitimoa (RGPD art. 6.1.f) bere webgunearen funtzionamendua ezagutzeko eta kudeatzeko.
Oinarri juridiko zehatza: : Interesduaren adostasuna (RGPD art. 6.1.a), datuen analisia cookie analitikoen erabileran asetzen denean, cookien erabileraren onarpenaren bidez emana.
Balizko Hartzaileak: Erabiltzaileak “Cookieak konfiguratzeko” tresnak eskura ditu uneoro bere nabigatzailean eta webgunean.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo baliogabetzeko eskubidea: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak”.
Beste eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak”.
Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen aldian gordeko dira. Ondoren, datu horiek ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuta.
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskariren bat egin ere. Horretarako enpresara jo beharko duzu, helbide honetan: EMA Abokatuak, Errementari Kalea, 38, behea – 20400 Tolosa (Gipuzkoa), telefonoa: 611 411 868 edo posta elektroniko honen bitartez: emaabokatuak@gmail.com
Interesdunak, eskaerarekin batera, bere nortasun agiriaren kopia bidali beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Datu pertsonalak biltzea
EMA Abokatuak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, webgunean harremanetarako formularioak egon daitezke eta erabiltzaileak datu pertsonalak eman ditzake, batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. EMA Abokatuak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. EMA Abokatuak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
Adin-txikikoen datuak
EMA Abokatu-ren zerbitzuak eta jarduerak ez daude berariaz adingabeei zuzenduta. Zerbitzu horietako batzuk 14 urtetik beherakoentzat badira berariaz, EMA Abokatuak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datu horiek tratatzeko.
EMA Abokatuak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du.
Enplegu-eskatzaileak
EMA Abokatuak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak EMA Abokatuak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
EMA Abokatuak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.
Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. EMA Abokatuak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan EMA Abokatu-arekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez EMA Abokatu-ren menpe.
EMA Abokatuen presentzia interneten
EMA Abokatuak sare sozial desberdinetan profilak ditu, EMA Abokatuen edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin EMA Abokatuen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio EMA Abokatuei bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak EMA Abokatuak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak EMA Abokatuei eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, EMA Abokatuak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie EMA Abokatuen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta EMA Abokatuak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. EMA Abokatuak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. EMA Abokatuak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
EMA Abokatuak Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik. Era berean, sare sozial edo profesionaletako EMA Abokatuen kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
EMA Abokatuak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. EMA Abokatuak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) EMA Abokatuak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) EMA Abokatuak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak EMA Abokatuen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
Segurtasun Neurriak
EMA Abokatuak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EMA Abokatuen erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio EMA Abokatuak enpresari webgunearen inguruan antzemandako edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, bidegabeko sarbidea edo baimenik gabeko sarbidea, sare sozialetako presentzia edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen beste edozein gorabehera.
Jakinarazpena egiteko emaabokatuak@gmail.com helbide elektronikoa eta 611 411 868 telefonoa erabil ditzake.
Sekretu eginbeharra
EMA Abokatuak erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da.
Indarraldia eta aldaketak
EMA Abokatuak enpresak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. EMA Abokatuak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EMA Abokatuak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Jurisdikzioa
EMA Abokatuak eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, EMA Abokatuak eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu EMA Abokatuak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.